Klaseetara etortzea

Klasera behin eta berriro ez etortzeak eta justifikaziorik gabe, eskolatze eskubidea eta hurrengo ikasturtean matrikularako lehentasuna galtzea dakar. Halere, ez da dagokion azterketarako eskubiderik galtzen.


Gehienezko ez etortze kopurua ikasturteko ikastordu guztien ehuneko 25a da.

Hutsegite justifikatu eta justifikatu bakoen eranskina ezagutzeko klikatu hemen.


Ez etortzea aurreikusita badago, gertatu baino lehen justifikatu beharko du irakaslearen aurrean. Ez badago aurreikusirik (gaixotasuna, istripua,...) horren agiria helaraziko dio irakasleari aste bi pasatu aurretik.