Maila aldaketa

Ikasturtea hasita dagoela, auto-ebaluazioa txarto egiteagatik dagokion mailan ez dagoen ikasleak urriaren 29tik otsailaren azkeneko lanegunera arte eska dezake mailaz igotzeko edo jaisteko. Eskatu den mailako ordutegian lekurik libre egonez gero baino ez da emango aldaketa hori. Mailaz igotzeko, ezinbestekoa izango da ikasleak idazkaritzan( beheko solairuan) aurkeztutako eskarian, bere irakasleak zigilua eta O.E. jartzea.

Eskabideari emandako erantzuna jakindakoan, maila-aldaketa lortu duena bere talde berrira joango da eta maila-aldaketarik lortu ez duenak hasieran matrikulatu zen taldean jarraitu beharko du.