Hutsegiteen kontrola

Ikasle ofizialak klasera joateko eskubidea eta betebeharra du. Justifikaziorik gabe behin eta berriro egindako hutsegiteengatik, eskolara joateko eskubidea eta hurrengo ikasturtean matrikulatzeko duen lehentasuna galduko ditu. Ez du galduko, baina, azterketak egiteko eskubidea.

Justifikatu barik egin daitekeen hutsegiteen kopurua 14 egun dira (31,5 ordu). Ikastaro trinkoen kasuan (Gaztelania atzerritarrentzat) 28 egun dira (63 ordu).

Irakasleak aldian-aldian pasatuko ditu ikasleen hutsegiteak. Ikasleek Ikasgunean ikusi ahal izango dituzte egindako hutsegiteak. Hutsegiteen erdiak egin dituzten ikasleek SMS bat jasoko dute horren berri izan dezaten, eta hutsegite guztiak egin dituzten ikasleek SMS horretaz gain mezu elektroniko bat ere jasoko dute.

 

Adin nagusiko ikasleen hutsegiteen justifikazioa, ohiko lan harremanetan bezala, ikasleak berak egiaztagiriak aurkeztuz egin beharko du. Ikasleak, eskolara bueltatzean, irakasleari eman beharko dio justifikatzeko daukan agiria. Hutsegitea luzea bada, aste bi igaro baino lehenago entregatu behar du frogagiria.

Hutsegiterik ohikoenen inguruko irizpideak argitzeko kontuan hartu behar dira hurrengo zerrendak. Alde batean justifikatu litezkeenak eta bestean justifikatu ezin direnak.

 

Gurasoek edo tutoreek justifikatu beharko dituzte adin txikiko ikasleen hutsegiteak. Guraso edo tutoreren batek ikasleren baten hutsegiteak etengabe justifikatzen dituela uste baldin bada, ikasketa-buruak beste frogagiri batzuk aurkezteko eskatu ahal izango du.

 

JUSTIFIKATZEKOAK JUSTIFIKATU EZIN DIRENAK

1. Laneko unean uneko gorabeherak edo bidaiak.

1. Ikasketa bidaiak / oporrak.

2. Matrikula egin ondoren lortutako Erasmus edo beste beka batzuk.

2. Matrikula egin baino lehen lortutako Erasmus edo beste edozein beka.

3. Matrikula egin ondoren sortutako lan baldintza berriak.

3. Matrikula egin aurretik daukaten lana dela eta eskolara inoiz etorri ez diren ikasleak.

4. Derrigorrez egin behar dituzten ikastaroak. Esaterako, INEMekoak edo LANBIDEkoak

4. Eskolara ez datozenak, parte hartu ezin duten taldean matrikulatu direnez, ordutegi aldaketaren zain daudelako.

5. Unibertsitateko edo laneko praktikak.

5. Justifikatu barik, berandu heltzea edo lehenago joatea, hutsegite erdia izan liteke.

6. Gaixotasun-baja.

6. Hilabetean eskolara behin ere ez joatea lan kontuak direla eta. Esaterako, txandaka lan egitearren.

7. Amatasun edo aitatasun-baja.

 

8. Azterketa egunak.

 

9. Mendeko senideen arreta justifikatua.