Ziurtagiri Ofizialen eta Tituluen eskaera

Ziurtagiri Ofiziala

Gainditutako ikasmailen Ziurtagiri Ofiziala eskatzeko (ez da titulua), ikasleek hauxe egin beharko dute:

 

- 2015-2016 ikastutetik aurrera lortutako ziurtagirietarako ikaslea bera deskargatu beharko du Ikasgunea plataforman, erregistratu ostean. Horretaz gain, eskabidea e-mail bidez egin dezake (014182admin@hezkuntza.net) eta NANa bi aldetatik eskaneatuta erantsi. Horrela, korreoz bidaliko zaie ziurtagiria. Nahi izanez gero, espedientea duten HEOra ere joan daitezke NANa aldean dutela eskabidea egitera.

Behin ziurtagiria jasota, ikasleek berriz kontsultatu edo inprimatu ahal izango dute, ziurtagirian agertzen den lokalizatzailea helbide honetan sartuta http://euskadi.eus/lokalizatzailea edo QR kodea erabilita.

 

- 2015-2016 ikastutetik baino lehen lortutako ziurtagirietarako Eskabidea e-mail bidez egin dezake (014182admin@hezkuntza.net) eta NANabi aldetatik eskaneatuta erantsi, ikasleak berak deskargatu ahal izango du  Ikasgunea plataforman (erregistratu ostean) 24-72 orduko epean. Nahi izanez gero espedientea duten HEOra joan NAN aldean dutela.

 

Kasu guztietan ziurtagiria doakoa da.

 

Titulua

Titulua Idazkaritza online bidea erabiliz eskatu beharko da. Behin eskatzeko inprimakia beteta, ikasleek euren korreo elektronikoan (batzuetan spam karpetan) ordaintzeko karta jasoko dute (ez da berehalakoa). Behin ordainduta euren HEOko Idazkaritzara jo beharko dute Tituluaren egiaztagiria jasotzera; izan erre, Titulua eskatzen denetik gure bulegoetara heldu arte, bi urte inguru behar izaten dira. Titulua eskolara heltzen denean, ikasleei jakinaraziko zaie batzera etor daitezen.

 

Titulua urteko edozein sasoitan eskatu ahal izango da, hilabete hauetan izan ezik: urtarrila, ekaina, iraila, urria eta abendua.