Lekualdaketa

Lekualdaketa-motak

Matrikularen lekualdaketa: (indarrean dagoen ikasturtean jada matrikula ofiziala eginda duen ikaslea)

Matrikularen lekualdaketa ikasturteko lehenengo klase-egunetik martxoko azkenengo klase-egunera arte eskatu ahal izango da. Halere, ikaslea eskola berrira joan ahal izateko, bertan lekua izatea ezinbesteko baldintza izango da, eta ikaslearen ardura izango da jakitea eskola horretan lekurik dagoen ala ez.

 

Matrikula beste eskola batera aldatu ahal izateko, ikasleak baja eman beharko du Bilboko HEOn baja emateko eskabide-orria beteta eta idazkaritzan aurkeztuta. Eskolara mezu elektroniko bat (014182admin@hezkuntza.net) bidalita ere egin ahal izango du; horrela egiteko, NANa ere bidali beharko du eskaneatuta.

 

Matrikula Bilboko HEOra aldatu ahal izateko, ikasleak matrikula lekualdatzeko eskabide-orria bete beharko du, eta, honekin batera, jatorrizko HEOko lekualdaketa-eskabidearen ziurtagiria eman beharko du, edo bestela jatorrizko HEOn baja eman izanaren ziurtagiria.

 

Taldea, ordutegia eta irakaslea jakiteko Ikasgunean begiratu (plataforma honetan izena-ematea beharrezkoa da)

 

EAEtik kanpora egindako espedientearen lekualdaketa: (ikasleak ez du egin matrikula ofizialik indarrean dagoen ikasturtean)

Urte guztian eskatu ahal izango da (ikaslea jasotzen duen eskolaren baldintzapean). Eskabide-orria.