Matrikulari uko egitea

  1. Matrikulatu den urteko urriaren 15etik abenduaren azken eskola egunerarte. Benetako arrazoirik (arrazoia badago originala eta kopia aurkeztu) gabe egiten badu, hurrengo ikasturtean matrikulatzeko lehentasuna galduko du.
  2. Data honetatik aurrera eta apirilaren 30era arte, gaixotasun edo ezbehar larriagatik edo bat-batean gertatutako beste arrazoi larriren batengatik baino ez dira onartuko uko-egiteak. Arrazoi horiek agiri bidez (originala eta kopia) frogatu beharko dira.
  3. Maiatzaren 1etik aurrera, ikaslea, azken ebaluazioko azterketak egiteko, ezelako aukerarik gabe utzi duten istripu edo gaixotasun larriengatik onartu ahal izango da uko-egitea. Arrazoiak agiri-bidez frogatuko dira (oroginala eta kopia).

 

 

 

  Atal honen ostean eskaria egiteko inprimakia jaitsi dezakezu.